jueves, 7 de enero de 2010

heroino

Cogollo´S bILBO

Akerbeltzek besarkatu ninduen eta momentu horretan nire mindurak lehertu egin zuen bere bularraren kontra. Bularran, kamiseta gorria ta bertan Euskal Herriko mapa euskal presoen argazkiekin. Nire mindurak ezin zuen gelditu, Akerbeltzen besoetan kulunkatuta, eta honen ahots bigunak: "lasai, andra, lasai", doinu eztia nire belarrietan, ene arimaren zarrasta lagundu zuen : ni baino zaharrago barruko izatasuna kanporatu nuen, oinazetuaren aiaria etengabean.

Atsedena edonon dago, gu izanez oparitzat geure buruak ematen ditugunok. Eman ta jaso. Besarkatu.

No hay comentarios: